 |
|
 |
 |
|
Bat Formulan, zergatik ez?
|
|
|
Nazioarteko automobilismoko txapelketa garrantzitsuenetan parte hartzea da Epsilon Euskadiren helburua. Ildo horretatik, Joan Villadelprat taldeko presidenteak zera esan digu: «Euskal Autonomia Erkidegoak edota Gipuzkoak Bat Formulako talde bat nahi izanez gero, gu prest gaude. Epsilon Euskadik nahikoa gaitasun, antolaketa eta egitura ditu jauzi hori egiteko; eta etorkizunean horiek gehiago garatuz joango dira, gainera». Katalanak argi utzi digu, alabaina, helburu hori lortu nahi bada, dirua behar dela, diru asko.
|
Amets hori erronka bihurtzeko, finantziazioa behar da, «eta horretarako, erakunde publikoek, enpresek eta euskal gizarteak, oro har, horri aurre egin beharko liokete».
Urte asko eman ditu Villadelpratek Bat Formulan; mekanikari buru eta zuzendari izandakoa da. «300-400 laguneko lan-taldeak eratu ditut, Bat Formulako tituluak lortu ditut, eta, beraz, badakit zer egin behar den talde batek ondo funtzionatzeko. Arazoa ez da hori, arazoa dirua da, eta dirua lortuz gero, jakina Bat Formulari heltzeko moduan egongo ginatekeela!».
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |