 |
|
 |
 |
|
INKESTA
|
|
1- Hamar mila lagunetik gora izango dira Behobia-Donostia proban. Gustatuko al litzaizuke parte hartzea etorkizunean?
2- Nahiago duzu beste kirolen bat praktikatu?
|
Laura Font.
12 urte.
|
Alejandra Pardo.
12 urte. |
Naiara Zendoia.
11 urte. |
|
|
|
1- Ez dut inoiz ikusi lasterketa hau, baina badakit 21 kilometro dituela, eta etorkizunean parte hartzea gustatuko litzaidake.
2- Saskibaloian aritzen naiz joko-antolatzaile postuan, eta asteburu guztietan entrenatzera joaten naiz nire taldearekin.
|
1- Ez dut uste. Neska eta mutilak elkarrekin korrika aritzen dira, eta horrek lotsa pittin bat ematen dit.
2- Saskibaloian eta golfean jokatzen dut. Basozabalen edo Zarauzko golf zelaian aritzen naiz golfean, eta horregatik, nahiago dut golfean edo saskibaloian jokatu.
|
1- Ez dut inoiz horretan pentsatu. Korrika egitea gustuko dut, baina ez dakit 21 kilometro egiteko gauza izango nintzatekeen.
2- Saskibaloia. Joko-antolatzailea naiz, eta kirol honetan bai gustura ibiltzen naizela! Nahiago dut saskibaloia korrika egitea baino.
|
Iņigo Sarasola.
13 urte.
|
Aitor Bermudez.
12 urte.
|
Iņigo Mujika.
12 urte.
|
|
|
|
1- Bai, asko. Behobia-Donostiako korrikalariak ikusi ditudanean kalean korrika, inbidia ere sentitu izan dut behin baino gehiagotan.
2- Futbola. Realarekin jokatzen dut atezain postuan, eta gustura aritzen naiz entrenatzen.
|
1- Lasterketa horrek ez nau gehiegi tentatzen. Korrika egitea, besterik gabe, ez dut gustuko; beste kirol bat praktikatzeko bai, baina bestela, ez.
2- Futbola. Realeko aurrelaria naiz, eta etorkizunean ere futbolean jokatzen jarraitu nahi nuke.
|
1- Ez. Ez dut neure burua ikusten halako korrika-lasterketa gogorretan parte hartzen.
2- Futbolean jokatzen dut. Realarekin aritzen naiz, zelai erdian, ezkerraldetik. Behobia-Donostia eta antzeko probak beste batzuentzat dira, ez niretzat.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Hasi, datorren hileko galderei erantzunez!
|
DATORREN
HILEKO
INKESTA
|
1- Zure ikastetxekoez gain, Donostiako zein kirol instalazio erabiltzen dituzu?
2- Zein kirol praktikatzeko erabiltzen dituzu?
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |