Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 22 2005/10 »  Zenbakiak

ZENBAKIAK




218
19 urterekin, Aimar Irigoien Errezilgo harrijasotzaileak 218 kiloko harritzarra jasotzea lortu du esku bakarrarekin. Adunan lortu zuen, bigarren ahaleginean.

1.565
Korrikalari kopuru hori bildu zen Hiru Hondartzetako Donostiako krosean. Horrenbestez, proba horretako orain arteko errekorra hobetu zuten.

8.844,43
Everest mendiaren metro kopurua da hori, uste zena baino 3,7 metro gutxiago. Hala jakinarazi dute, behintzat, munduko mendi garaiena neurtzen ibili den espedizio txinatar bateko kideek.

02:01:58
Denbora hori behar izan zuen Ainhoa Murua triatloilari zarauztarrak ITU Europako Kopako triatloia irabazteko, Palermon, Italian.