Inkesta: kirol instalazioak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 23 2005/11 »  Inkesta: kirol instalazioak

Ikastetxez ikastetxe

Inkesta
1- Zure ikastetxekoez gain, Donostiako zein kirol instalazio erabiltzen duzu?

2- Zein kirol praktikatzeko erabiltzen duzu?


Gailur Gonzalez. 13 urte. Olatz Izagirre. 13 urte.
1- Oso gutxitan erabili izan ditut, baina hori egin dudan bakoitzean Bidebidetako kiroldegian jardun dut

2- Igeriketa. Ez nago igeriketako klub batean, baina kirol hau egitera Bidebietara joaten naizen bakoitzean oso ondo pasatzen dut.
1- Beharra izan dudan bakoitzean Euskal Herriko Unibertsitateko kiroldegira joan izan naiz.

2- Futbolean jokatzen dut, eta ikastolako kantxa erabiltzeaz gain, EHUra joaten naiz areto-futbolean jokatzera. Dantza ere egiten nuen garai batean.


Jon Ander Martikorena. 14 urte. Aimar Esnaola. 14 urte.
1- Donostiako kirol instalazio publikoak ez ditut erabiltzen, baina Herrerako gimnasio batean aritzen naiz.

2- Haikido. Beharbada askorentzat ezezagun samarra den kirola da, baina niri asko gustatzen zaidan borroka-artea da. Otsailean hasi nintzen horretan.
1- Altzako pilotalekua erabiltzen dut pilotan aritzeko.

2- Duela hiru bat urtetik eskupilotan ibiltzen naiz pilotaleku horretan, Altzotarra klubarekin. Hortik aurrera, tenisean jokatzea ere gustukoa dut, baina ikastolan aritzen naiz, ez hortik kanpo.


Garazi Atorrasagasti. 12 urte. Maddi Quintanilla. 12 urte.
1- Ez dut ohiturarik hiriko kirol instalazioak erabiltzeko, baina tartean behin joan izan naiz Txuri-Urdin izotz jauregira.

2- Patinatzera joan naiz, eta gustura jarduten dut nahiz eta noizbehinka zartako handiak hartu!
1- Altzako kiroldegiko igerilekua erabili izan dut urtetan, nahiz eta gaur egun ez naizen joaten ia.

2- Igeriketa. Txiki-txikitandik igeri ondo egiteko ikastaroak burutu nituen han eta, gero, hiru urtez, astean pare bat ordu egiten nituen igerian.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Hasi, datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Zein izan da urteko kirolari aipagarriena, eta zergatik?

2- Eta kirol talde aipagarriena?