Golfa: Jose Mari Olazabal


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 23 2005/11 »  Golfa: Jose Mari Olazabal

Mitoa

JOSE MARI OLAZABAL GOLFLARIA
Bola zuloan sartzen maisu handia
Euskal golfak eman duen jokalari aipagarriena da Jose Mari Olazabal hondarribitarra. 39 urterekin, 20 urte egin ditu profesionaletan, garaipen handiak eskuratuz tartean.


Jaio aurretik : Jose Mari Olazabal jaio aurretik, haurdun zegoela hain zuzen, Jaizkibelgo golf zelaiko zuloetako banderak jartzen ibiltzen zen ama.

Sorlekua : Hondarribian jaio zen duela 39 urte.

Familia apalekoa : Txikitandik Jaizkibel bertan bizi izan zen; hurbilen zituzten etxekonekoak 400 metrora bizi ziren. Familia apal bateko semea zenez, ezin zuen golf zelaiko kidea izan, baina aitak eta aitonak golf zelaian lan egiten zutenez...

Bi urterekin : adin horrekin oparitu zioten golfean aritzeko lehen makila, eta garai hartan golf zelaian jende gutxi ibiltzen zenez, han aritzen omen zen bi urteko haurra, makilarekin denbora pasatuz.

Aurreneko garaipena : zazpi urterekin alebin mailako Espaniako Txapelketa irabazi zuen.

Profesionala : 1985ean igaro zen profesionaletara. Hogei urte bete ditu aurten, hortaz, profesionaletan.

Mastersa : AEBetako Augustako Masters entzutetsua irabaztea lortu du bitan (1994an eta 1999an). Horrez gain, beste makina bat garaipen eskuratu ditu: Belgikako Irekia (1988), Holandako Irekia (1989), Irlandako Irekia (1990), Kataluniako Irekia (1991), Benson and Hedges International (1990 eta 2000), Frantziako Irekia (2001), Mallorca Classic (2005)...

Erretiroaren atarian : 1994. urtearen amaieran, eskuin oineko behatz handian arazoak izaten hasi zen; arazo horiek oinaze bihurtu eta bi urtez gaixotasun arraro bati buelta eman ezinik ibili zen. Hilabete askotan bere etxean sartuta egon zen, ibili ezinik apenas.

Ametsa : British Open edo Britainia Handiko Ireki entzutetsua irabaztearekin egiten du amets.