 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Leire Olaberria
Leire Olaberria Pistako txirrindulari gipuzkoarrak Munduko Kopan debutatu berri du. Moskuko belodromoan egin du hori, eta scratch modalitatean lortutako zortzigarren postuarekin, Munduko Kopako bere aurreneko puntuak eskuratu ditu.
|
|
Ander Vilariño
|
|
Auto gidari hau bere palmaresa urtero gizenduz doa. Mendiko Europako Txapelketa irabazi du aurten eta duela egun gutxi jaso zuen garaipen horri zegokion garaikurra, Austrian. Bere aita Andresen bidea jarraitu nahi duela dirudi.
|
|
Iker Fernandez
|
|
Iker Fernandez Askok ezagutuko duzue mutil hau, baina despistaturen bat badago ere, gogoratuko dugu Iker donostiar gaztea snowboardeko kirolaria dela. Lan ona egiten ari da eta, hala, 2006ko otsailaren 10etik 26ra Turinen egingo diren Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.
|
|
Aizkolarien Mundiala
Euskal aizkolariek irabazi arren, hurrengorako txapelketa beste leku batean egitea gomendagarria litzateke. 2.000 ikusle bildu zen Donostiako zezen-plazan, eta normala den bezala, halako leku handi batean, giroa ez zen batere beroa izan. Irudi tamalgarria.
|
|
Txirrindularitza
|
|
Txirrindulari profesionalen irudia zeharo kaltetuta geratu da, berriro ere. Oraingoan, Aitor Gonzalez Euskalteleko ziklistak eta Roberto Heras Libertykoak eman dute positibo doping kontrol batean. Zenbagarren kasua da, jada?
|
|
Valentino Rossi
|
|
Motorreko txapeldun italiarrak edozerekin harritu gaitzakeela bagenekien. Bada, oraingoan, Bat Formulako Ferrari taldeko auto batekin proba serioak egiten ari omen da. Hain erraza izango ote da motorra alde batera utzi eta halako auto bat gidatzea?
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |