Agenda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 23 2005/11 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Gurpil eskia ikasteko aukera

Karlos Zurutuzaren eskutik, gurpil eskia ikasteko aukera dago azaroaren 25etik 27ra Vasco de Camping elkartean. Informazioa, 943271866 telefonoan jaso daiteke.


Jaizkibelgo Udazkeneko Igoera

Azaroaren 26an eta 27an jokatuko da aurtengo Jaizkibelgo Udazkeneko Igoera. Euskadiko Mendiko Txapelketarako lasterketa puntuagarria izango da.



Behobiaren ostean, maratoia

Behobia-Donostia maratoi erdian isuritako izerdi tantak oraindik ondo lehortu gabe, hil honen amaieran, azaroaren 27an, korrikalariek hitzordu garrantzitsua izango dute: Donostiako Maratoia.

Bigarren eskuko materiala

Mendiko eta eskiko materialaren bigarren eskuko azoka zabalik izango da azaroaren 21etik 25era Vasco de Camping elkartean. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era irekiko dituzte ateak.

Futbol 7 txapelketa

EHUko Eguberrietako VI. Txapelketa jokatuko da Berioko futbol zelaian abenduaren 12tik 16ra bitartean. EHUko Kirol Zerbitzuan eman daiteke izena, abenduaren 7a baino lehen.

Natura eta mendiaren astea

Natura eta mendiari buruzko astea antolatu dute Vasco de Campingek eta Donostia Kulturak azaroaren 21etik 24ra.