Uretako izarrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 24 2005/12 »  Uretako izarrak

Erreportajea

Uretako izarrak
Mark Spitz

Jaioturtea: 1950.
Sorlekua: AEB.
Iruzkina: urrezko zazpi domina erdietsi zituen 1972ko Olinpiar Jokoetan, Munichen.
Michael Gross

Jaioturtea: 1964.
Sorlekua: Alemania.
Iruzkina: historiako onena, askoren ustez, tximeleta-igeriketan. Albatros goitizena zuen uretako hegazti horren mugimenduen antzekoak egiten zituelako.
Matt Biondi

Jaioturtea: 1965.
Sorlekua: AEB.
Iruzkina: hamaika domina eskuratu zituen hiru Olinpiar Jokotan, eta 1980ko hamarkadako eta 90eko hasierako igerilari onenetakoa izan zen.
Kristin Otto

Jaioturtea: 1966.
Sorlekua: Alemania.
Iruzkina: urrezko sei domina irabazi zituen 1988ko Olinpiar Jokoetan, Seulen.
Alexander Popov

Jaioturtea: 1971.
Sorlekua: Errusia.
Iruzkina: Olinpiar Jokoetan zortzi domina eskuratuta, igeriketaren historiako palmares onenetakoa du.
Ian Thorpe

Jaioturtea: 1982.
Sorlekua: Australia.
Iruzkina: urrezko bost domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat lortu zituen 2000 eta 2004ko Olinpiar Jokoetan, Sydneyn eta Atenasen.
Michael Phelps

Jaioturtea: 1985.
Sorlekua: AEB.
Iruzkina: Baltimoreko bala goitizenarekin, 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan urrezko bost domina eta brontzezko beste bi eskuratu zituen.