Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 24 2005/12 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

ZENBAKIAK



100

Kilo horiek guztiak dituen harritzarra jasotzeko asmoa azaldu du 18 urteko Miren Urkiola harrijasotzaileak. Abenduaren 26an, Zestoan egingo du ahalegina.
150

Ehuneko ehun ez, %150 emango omen du Dalibor Stevanovic Realeko futbolari esloveniarrak Realaren alde. Gogoaz gain, kalitatea eta errendimendu ona erakusten badu jokalari gazte honek, denontzat hobe.

225

77 puntuko aldea atera zion Ronaldinho Barçako jokalariak bigarren sailkatuari, Lampard ingelesari, Urrezko Baloiaren aukeraketan. 225 puntu lortu zituen brasildarrak.

6

Bost etapa beharrean sei izango ditu 2006ko txirrindularitzako Euskal Herriko Itzuliak. Hortaz, apirilaren 3an Irunen hasi eta apirilaren 8an amaituko da, Zallan.