 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
GORA
Hondarribia-Irun Emakumeen Ligako talde bidasotarra denboraldi bikaina burutzen ari da. Lehen itzulia bukatzeko pare bat partida besterik ez dira geratzen, eta saskibaloilari ‘berdeak’ lehen postuan daude. Asko geratzen da oraindik, baina tituluarekin amesten hasi dira dagoeneko.
|
|
Ironman gipuzkoarrak Xabi Lekue trintxerpetarrak eta Asier Oiarzabal azpeitiarrak egundoko balentria lortu dute. Hawaiiko Ironman triatloi gogorra amaitu dute, emaitza onak lortuta, gainera. 3,8 km. igeri, 180 km. bizikletaz eta 42 km. korrika osatu zituzten.
|
Kelly Holmes 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan 800 eta 1.500 metrotan urrezko domina lortu zuen atleta britainiarrak atletismoa uztea erabaki du. Erresuma Batuko itsas armadako sarjentu ohi hau 34 urterekin erretiratuko da.
|
|
BEHERA
Xabier Azkargorta Mexikon ziharduen orain arte Xabier Azkargorta entrenatzaile azpeitiarrak. Futboleko Lehen Mailako Chivas taldea zuzendu du ia lau hilabetez, eta halakoetan gertatzen den bezala, emaitza txarrek kalera bota dute.
|
|
Pedreña Arrazoia nork izan duen edo ez, horretan sartu gabe, erakunde batzuk zein besteek Hondarribia jo dute aurtengo Kontxako Banderako garailetzat. Pedreñak, ordea, ez du erabaki hori onartzen, eta orain, epaitegi arruntetara jo du. Gehiegi luzatzen ari den kontu zaharra da, eta hobe lukete denak jada datorren denboraldiari begira jarriko balira.
|
Reala Sei partida jarraian irabazi gabe, azken hemezortzi puntuetatik bi besterik ez ditu erdietsi, 31 gol sartu dizkiote dagoeneko... Zenbaki oso txarrak dira horiek. Nola konpondu beheranzko joera negargarri hau?
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |