Mamo Wolde


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 25 2006/01 »  Mamo Wolde

Erreportajea

Gipuzkoako kros garrantzitsuenak

Donostiako eta Elgoibarko lasterketak
MAMO WOLDE
Addis Abebako tren espresa
Herrialdea: Etiopia.
Donostiako krosa: 1963, 64 eta 67an irabazi zuen, eta zazpigarren sailkatu zen 1968 eta 69an.
Elgoibarko Krosa: lau bider irabazi zuen Mamo Woldek lasterketa hau. (1963, 64, 67 eta 68).
1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetako maratoia irabazi zuen.
Bitxikeriak: atleta etiopiarrak Belen Azpeitia korrikalariaren zapatilekin korritu behar izan zuen urtebetez Elgoibarko krosean, eta irabazi egin zuen gainera. Donostiako lasterketan, berriz, 1963an estreinakoz irabazi zuen proba hori afrikarrak ikaragarrizko hotza egiten zuela. Zeropeko tenperatura zegoen, afrikarrak ez zeuden baldintza horietara ohituta, baina hala ere, erakustaldi bikaina egin zuen Woldek. Donostiako beste bi ediziotan (1964 eta 1967) ere irabazi zuen Addis Abebako tren espresa edo gazela beltza goitizenez ezagutzen zen atleta honek.