 |
|
 |
 |
Egin ezazu saioa
|
ELUR-ERRAKETAK
|
Erraketak oinetan jarrita elurretan ibilbideak egitea erraza eta erosoa da.
|
|
Elurretan hondoratu gabe ibiltzeko
|
|
Gero eta gehiago dira elurretan ibilbideak egiteko elur-erraketak erabiltzen dituztenak. Eski-estazio askok ere eskaintzen dute egun, horiek alokatu eta paseoak egiteko aukera.
|
Aspaldiko mendetan, Asia erdialdeko herritarrek Ipar Amerikara emigratzeko elur-erraketak erabiltzen zituzten. Zertarako? Elurretan ibilbide luzeak erosoago egiteko eta elurretan ez hondoratzeko.
Finean, oinetan uztai batzuk jartzen dira erdiko armazoi baten gainean jarrita daudenak. Era horretan, eta elur zati handiagoa hartzerakoan, gure gorputza ez da elurretan hondoratuko. Garai bateko egurrezko eta larruzko erraketak material sintetikoz egindako erraketa erresistente eta arinagoek ordezkatu dituzte.
Bere diseinu bereziak hanken arteko tartea handiagotzen du, eta horregatik, erraketekin ibiltzen ikasteak oso denbora gutxi kentzen du. Elurretan lasai pasea dezakegu erraketak jarrita, baina gogoan hartu behar dugu ez direla malda handiak igo eta jaisteko egokiak. Elurtutako leku lauetan ibiltzeko dira aproposak, hots, elurtutako basoetan, bailara sakonetan, bideetan zehar... Naturarekin gozatuz, bat eginez ibilbide ederrak osatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digute elur-erraketek.
Inguruko eski-gune askok ere ematen dute elur-erraketak alokatu eta paseatzeko aukera. Hori bai, neguko jarduera den aldetik, bakarrik ez joatea, ordutegi egokietan ibiltzea eta eguraldiaren berri jakitea komenigarria da oso.
|
|
aholku praktikoak
|
Ez aukeratu topatzen dituzun aurreneko erraketak; aditu baten aholkuei jarraitu.
Bastoi pare batekin erabiltzea gomendagarria da.
Ez erosi erraketak gutxi pisatzen dutelako bakarrik.
Erraketekin egindako irteeretan, ARVA, pala eta zunda hartzea komeni da.
Taldean joanez gero, aurrekoaren arrastoetan zapaldu, gutxiago nekatuko gara-eta horrela.
|
Gure motxilak erraketak zintzilikatzeko soka egokiak izan behar ditu erabili behar ez ditugunean gordetzeko.
Oinak ez bustitzeko, bota iragazgaitzekin erabiltzea ezinbestekoa da.
Gailurretara joateko erraketekin batera kranpoiak eramatea ere komeni da.
|
Elur-erraketak
|
Erabilera: elurtutako lekuetatik eroso ibiltzeko,
ez hondoratzeko.
Karkasa: plastikozkoa edo aluminio hodizkoa izan daiteke.
Prezioa: 90 eurotik gora, berriak badira.
Alokairua: 3 eurotan aloka daitezke eguneko zenbait eski-estaziotan (Astún, Candanchú, Formigal, Panticosa).
Pisua: 1,5 eta 2 kilo artean.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |