 |
|
 |
 |
Mitoa
|
Izaskun Aranburu Piraguista
|
|
|
Emakumeen piraguismoaren suspertzailea
|
|
26 urte besterik ez zituela erretiratu arren 2001. urtean, Izaskun Aranburu donostiarra emakumeen piraguismoaren ikur bihurtu da. Urtetan lan gogorra eta zaila eginez, bere palmaresa ederki gizendu zuen kirolari honek.
|
Sorlekua: Donostian jaio zen 1975eko abenduaren 22an, eta Hendaian bizi da egun.
Familia kirolzalea: San Pedroko traineruan senide bat, Askatuakeko saskibaloilaria bestea, kirolak betiere protagonismo handia izan du Izaskun Aranbururen familian. «Amak neu eta beste ahizpa bat piraguismoan sartu gintuen, eta hirugarren ahizpa, berriz, wind-surfean!».
Kontxako uretan: 9 urterekin ezagutu zuen Izaskunek piraguismoa, non eta Kontxako uretan! «Fortuna taldearekin hasi nintzen, eta gero, Irunera jo nuen, Santiagotarrak taldera», dio Izaskun Aranburuk.
Zergatik Irunera? Andrea Iglesias izeneko beste emakume bat zegoen Irunen piraguismoan. «Espainiako Txapelketan K-2 ontzian aritzeko berekin entrenatu behar nuen, eta hala, Irunera jo nuen».
Bide zaila: Izakun Aranburuk 1993an lortu zuen Espainiako selekzioarekin estreinako nazioarteko domina (junior mailan). Espainian erabat gizonezkoa zen kirol honetan gogor borrokatu behar izan du bidea ireki eta emaitza onak lortzeko.
Palmares oparoa: «Ilusio handiena, 1997an K-4an lortutako brontzezko dominak egin zidan, Kanadako Munduko Txapelketan». Beste emaitza batzuk: zilarrezko bi domina Munduko Txapelketan (1998); Munduko txapeldun K-2an, 200 metrotan (1999); Atlanta eta Sidneyko Olinpiar Jokoetan finalista 1996. eta 2000. urteetan, hurrenez hurren.
|
Andrea Iglesias eta Izaskun Aranburu 1990. urtean osatzen zuten K-2 ontzian.
|
Beatriz Manchón eta Izaskun Aranburu munduko txapeldun K-2an, 200 metrotan, 1999an.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |