Gora eta behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 25 2006/01 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

GORA


Itziar Gurrutxaga
Athleticeko emakumeen taldeko jokalari elgoibartarrak hat-tricka egin zuen Lagunak talde nafarraren aurkako derbyan. Hiru gol egin zituen taldeko kapitainak.

Iñaki Arbelaiz
Batzuk irabaztera, besteak amaitzera, baina denek ere abentura handia bizi dute Lisboa-Dakar rallyan. Iñaki Arbelaizek moto gainean ekin zion abenturari, baina ezin izan du amaitu. Mauritanian erori, eskumuturra eta orkatila hautsi,eta Donostiara itzuli da.
Oier Aizpurua

2005eko Gipuzkoako Kirolari Onenaren saria jaso du piraguista zumaiarrak. Besteak beste, piraguismoko maratoiko Europako eta Munduko txapeldun izan da iragan urtean.
Hondarribia-Irun
Errege Kopan finaletik at geratu arren, emakumeen saskibaloiko taldea lidertzan da Emakumeen Ligan.


BEHERA



Aconcagua
Kirol egunkari ezagun baten erronka dela-eta, Oiarzabal alpinista gasteiztarrak Martin Fiz, Chema Martínez, Gervasio Deferr, Theresa Zabell, Fernando Escartín eta Emilio Amavisca kirolariak `igoko´ ditu Aconcaguara (6.959 metro). Horietako inork ez zuen eskarmenturik halako mendietan, baina espedizio honek adierazten du zertan bihurtzen ari den mendizaletasuna.
Eneritz Iturriaga

Ez dugu txirrindulari bizkaitarra behera begira jarriko, bere egoera baizik. Ziklista honek euskal talde batean korritu nahi zuen aurten profesionaletan, baina azkenean Italiara jo behar izan du aritzeko. Penagarria.
Reala
Cadizi etxean irabaztea ez da beste munduko balentria, baina Vigon berriro ere Realaren gabeziak agerian geratu ziren. Ea fitxaketek egoera aldatzen laguntzen duten...