Kirola zenbakitan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 25 2006/01 »  Kirola zenbakitan

Agenda... eta gehiago

ZENBAKIAK
87

Tiger Woods golflari estatubatuarra da diru gehien irabazten duen kirolaria 87 milioi eurorekin. Haren atzetik, Michael Schumacher pilotua (60 milioi); Michael Vick futbol amerikarreko jokalaria (37,5 milioi); Shaquille OŽNeal saskibaloilaria (33,4 milioi); David Beckham futbolaria (32,4 milioi) eta Fernando Alonso pilotua (30 milioi)


22-11

Emaitza horrekin amaitu zen Spyro Bera Bera eta Getxo Artea errugbi taldeen arteko derbya, Donostian. Gipuzkoarrak 5-11 atzetik joan ziren markagailuan, baina bigarren zatian buelta ematea lortu zuten.
6

Bat, bi, hiru, lau, bost eta sei; Espainiako sei titulu eskuratu ditu David Seco ziklo-kroslari bizkaitarrak. Horrenbestez, Jose Luis Talamillo txirrindulariaren marka berdindu du.
25

Pedro Galarza Zallako atletak 25 maratoi bukatu zituen 2005. urtean. Adituek diote urtean gehienez ere lau egitea komeni dela; hori horrela, Galarzak egin duena erokeriatzat jotzen dute askok.