Boardercross: Ibon Idigoras


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 26 2006/02 »  Boardercross: Ibon Idigoras

Elkarrizketa

NOR DA?

Izena : Ibon Idigoras.
Sorlekua : Eibar.
Bizilekua : Zarautz.
Adina : 26 urte.
Modalitatea : snowboard (boardercross).


Ibon Idigoras, boardercross modalitatean
Iker Fernandezekin batera, Ibon idigoras eibartarrak ere parte hartuko du Turingo Olinpiar Jokoetan. Bi gipuzkoarrek eta Clara Villoslada rider nafarrak osatuko dute euskal ordezkaritza. Idigorasentzat bere lehen Joko Olinpikoak dira, eta snowboardeko boardercross modalitatean jardungo du. Snowboardeko lasterketa bat da hori finean; lau kirolarik batera irteten dute, eta helmugara iristen diren lehenenego biek aurrera egiten dute.

Aspaldiko ametsa errealitate bihurtu zaio, horrenbestez, Idigorasi, eta 26 urterekin Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izango du. Zarautzen aspalditik bizi den rider honek urte asko daramatza kirol hau egiten. Hamaika urterekin heldu zion jada snowboardeko ohol bati, eta zazpi urte geroago, hemezortzirekin, hasi zen serio-serio boardercross modalitatean.