Gora eta behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 26 2006/02 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

GORA
Nieves AlzaHondarribia-Irun saskibaloi taldeko presidenteak Eusko Jaurlaritzako sari bat jaso berri du. Kirolaren Euskadi Sarien barnean saritu zuten emakumeen kirolean urte askoan egindako lanarengatik. Hondarribia-Irun bere taldea sortu zuen berak, 1976an.
Leka Enea-IrunMahai-teniseko talde hau kirol honen maila gorenean dabil. Talde apala du, baina gogotsua eta kalitateduna, jakina, eta Cajagranada talde boteretsuaren aurka berdindu zuen Irunen. Andaluziarrek azken hamar ligak irabazteaz gain, iazko partidu guztiak irabazi zituzten. Balentria handia irundarrek lortutakoa!

Aritz AdurizAthleticeko aurrelari donostiarrak golegile bikaina dela erakutsi zuen Realaren aurka Anoetan jokatutako derbyan. Nola utzi zion Realak jokalari honi ihes egiten?


BEHERA
Kobe Bryant 81 puntu egin zituen NBAko Lakers taldeko jokalariak partidu batean! Zer nahi duzue bada esatea... Marka ikaragarria da, bai, baina ez al da saskibaloia taldeko kirola? Bere taldekideei galdetu beharko genieke zer iruditu zaien Bryanten marka.
Nekane Lasa Aurten ziklo-kroseko proba asko irabazi arren, gipuzkoarra ez zuten aukeratu Munduko Txapelketan lehiatzeko. Arrazoia? Espainiako Txapelketan ez zela finegi ibili. Itxuraz, txapelketa horretako emaitzek bakarrik balio zuten. Tamalgarria!

Amorrortu Inork ez du ukatuko Realean egon den denboran lan ona egin ez duenik, baina azkenaldiko bolada txarrari aurre egiten ez du jakin. Erreakzionatzeko gaitasunik gabe, etsialdiak jota ageri izan da, eta azkenean, halakoetan gertatzen den bezala, kalera!