|
Hegats Igeriketako Txapelketa
Azken sei urteotan egin den bezala, aurten ere Ordiziako Nazioarteko Hegats Igeriketako Txapelketa jokatuko da. Otsailaren 11n izango da, 10:00etan hasita.
|
|
Espainiako atleta onentsuenak
Otsaileko azken asteburuan (otsailak 25-26), pista estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa hurbiletik jarraitzeko aukera izango da belodromoan.
|
|
Sokatirako tiraldiak
Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako bi jardunaldi izango dira datozen egunotan. Hala, otsailaren 4an, Errenteriako Fanderia pilotalekuan ariko dira 600 kiloko taldeak (17:00). Otsailaren 25ean, Astigarrako kiroldegian neurtuko dituzte indarrak pisu berekoek, ordu berean.
|
Ontzi mugikorren estropada
Otsailaren 5ean (09:30ean) eta 11n (15:30ean), ontzi mugikorren jaitsiera probak egingo dira Hondarribian. Hil honen 19an, berriz, Orion lehiatuko dira .
|
|
Igeldo-Orio zeharkaldia
Igeldo eta Orio arteko itsaslabarretatik zeharkaldia antolatu du Vasco de Camping elkarteak, otsailaren 12an. Goizeko 08:00etan aterako dira mendizaleak.
|
Aerobic zirkuituko saioa
Gipuzkoako Aerobic Zirkuituko saio berri bat jokatuko da otsailaren 18an, Lezon.
|