Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 27 2006/03 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

ZENBAKIAK
275
Munduko futbol talde aberatsena da Real Madrid. 2004-05 denboraldian 275,7 milioi euroko diru-sarrera izan zuen. Atzetik, Manchester United (246 milioi); Milan (234 milioi); Juventus (229) milioi; Chelsea (220 milioi) eta Barcelona (207 milioi).

5
Mikel Odriozola ibiltari gipuzkoarra 50 kilometroko ibilketako erregea da. Joan den hilean, bere bosgarren Espainiako Txapelketa irabazi zuen distantzia horretan.

42.458
Steve Fossett 61 urteko estatubatuar aberatsak geldialdirik egin gabe hegazkinean munduari bira ematea lortu du. 42.458 kilometro, guztira.

113
Matej Kuna 21 urteko saskibaloilari gazteak marka ederra erdietsi zuen partidu batean. 113 puntu egin zituen Bigarren Mailako neurketa batean.