 |
|
 |
 |
Erreportajea
Malda gogorrak igo behar izaten dituzte korrikalariek lasterketan zehar.
|
|
Urnietan eta Oņatin, hasteko
|
Urnietan, apirilaren 9an, izango da aurtengo Gipuzkoako lehen mendi lasterketa. Urnieta-Adarramendi-Urnieta proba jokatuko da, eta aurten irteera puntuan iaz aritu ziren 106 korrikalariak baino gehiago izatea espero dute antolatzaileek. 13 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek, eta iaz Ionut Zinka Gasteizen bizi den korrikalari errumaniarrak egindako marka bikaina hobetzen ahaleginduko dira (1 ordu eta 37 segundo). Informazio gehiago, 943-008328 telefono zenbakian.
Urnietako probaren ostean, apirilaren 30ean izango da Gipuzkoako mendiko proben bigarren hitzordua, Oņatin. Aloņako Igoera jokatuko da, 16,5 kilometro luze ditu eta Euskal Herrian antolatzen direnen artean, gogorrenetakoa da; izan ere, zortzi kilometrotan mila metro igoko dute lasterkariek, eta Aloņa edo Gorgomendi gaina da ibilbideko puntu altuena (1.238 m.). Informazio gehiago, www.oinati.org web gunean.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |