Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 28 2006/04 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

Zenbakiak

David Meca
4.700
64 urteko Sergio Ferrerok Las Palmasetik Barbados irletaraino kitesurf eginez joan nahi du, hots, itsaso zabalean kometa batekin ohol baten gainean. Haize alisioez baliatu nahi du ibilbideko 4.700 kilometroak osatzeko.
6,3
Gipuzkoako Foru Aldundiak 6,3 milioi euro banatuko ditu 2006an ikastetxeei, udalei, kirol taldeei, elkarteei eta federazioei laguntzeko. Iaz baino 524.000 euro gehiago da hori.
800
Zortzi gazte txinatarrek auto batean 800 egunetan munduari bira ematea erabaki dute. Zein helbururekin? Olinpiar espiritua zabaltzea.
50
Balear Uharteetako David Meca igerilari ausarta Donostia aldean bere balentria horietako bat egitea pentsatzen ari da. Oraindik ezer garbirik zehaztu ez duen arren, etorkizunean Kontxako badiari 50 itzuli ematea ez du baztertzen.