Gora - behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 28 2006/04 »  Gora - behera

Agenda... eta gehiago

Gora
Oiana Blanco Judoka usurbildarra bigarren postuan sailkatu zen Erroman jokatutako Munduko Kopako proba puntuagarrian. 48 kilo baino gutxiagoko mailan jardun zuen, eta horrenbestez, hurbilago du Finlandiako Europako Txapelketarako txartela lortzea.
Maitane Azpeitia, Olatz Arrieta Bi atleta gipuzkoar gazte hauek egundoko maila eman zuten Donostian jokatutako Jubenilen Espainiako Atletismo Txapelketan. Azpeitiak urrezko domina zintzilikatu zuen jauzi hirukoitzean, eta emaitza bera lortu zuen Arrietak luzera- jauzian. Jon Santacana Turingo Neguko Joko Paralinpikoak hasi baino bi hilabete lehenago tibia eta peronea hautsi arren, eskiatzaile donostiarrak zazpigarren postua eskuratzea lortu zuen jokoetan, eslalomean. Donostiarrak lortutakoak meritu itzela du!


Behera
Iñaki Izagirre Txuri-Urdin izotz-hockeyko jokalaria bere eskuin begia galtzeko zorian izan zen Puigcerdá taldearen aurkako partiduan. Talde katalaneko jokalari eslovakiar batek bere bizkarretik hurbildu, eta ukondokada beldurgarria eman zion begi ondoan. Argazkian ikus daiteke begia nola geratu zitzaion.
Juanma Lillo Futbol entrenatzaile tolosarra gorriak ikusten ari da Mexiko aldean. Dorados taldeko entrenatzailea da, eta duela gutxi hango talde batzuen ustelkeria salatu zuen. Bere entrenatzaile kargua ere utzi zuen, baina hobeto pentsatu ostean, taldean jarraitzen du. Dmitry Piterman Alaveseko presidentea ez da ezeren aurrean kikiltzen. Klubeko peñek bere aurkako 6.585 sinadura bildu dituzte, baina ez pentsa horrexegatik presidente ukrainarra ikaratu denik!