Inkesta: mendi zaletasuna


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 29 2006/05 »  Inkesta: mendi zaletasuna

Ikastetxez ikastetxe

INKESTA
1- Mendira joatea gustukoa al duzu?

2- Ikusten al duzu zeure burua Himalaian, Oiarzabal edo Pasaban bezala?


Leire Orokieta. 13 urte.

1- Asko gustatzen zait mendian ibiltzea. Aitarekin joaten naiz, batez ere, eta baita ikastetxeko taldearekin ere. Igandetan antolatzen dira irteerak eta jende asko biltzen da.
2- Ez dut uste. Seguru nago beldur handia sentituko nukeela!
Gorka Goldaracena. 12 urte.

1- Ez dut mendira joateko ohitura handirik, baina Txindokin eta Aralarren izanda nago lagunekin.
2- Hain urruti eta hain gora iristeak asko esan nahi du. Pertsona berezia izan behar duzu halako helburuak lortzeko.
Eros da Silva. 12 urte.

1- Futbolean aritzen naiz gehiago, baina mendira ere joaten naiz ikastetxeko Mendiolabe taldearekin, guraso eta anaiekin.
2- Poz ikaragarria sentituko nuke tontor horietakoren bat zapalduko banu. Miragarria litzateke niretzat!
Leire Segura. 12 urte.

1- Udan neguan baino gehiago joaten naiz. Familian ohitura handia dugu mendian ibiltzeko eta ikastetxearekin ere joaten naiz.
2- Poz handia hartuko nuke mendizale horiek ezagutzea, baina mendi horiek igotzea... Hori beste kontu bat da.
Aitor Sanchez. 11 urte.

1- Mendizalea naiz, gustukoa dut mendia. Aitarekin Picos de Europa eta Pirinioetan izan naiz, eta ikastetxeko taldearekin ere joan izan naiz.
2- Himalaian beste edozein bezala sentituko nintzateke, gustura, zergatik ez?
Diego Garcia. 13 urte.

1- Gustukoa dut. Futbolzalea gehiago naiz, eta ez naiz behar bezainbeste joaten. Hemendik aurrera gehiago joaten saiatuko naiz.
2- Ziur zorabiatu egingo nintzatekeela tontor garai horietatik behera begiratuko banu!


OHARRA
MUGI!-N

ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.