 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
ZENBAKIAK
|
|
36
Uretako motorren Munduko Txapelketako proba puntuagarria jokatu zen apiril amaieran Zarauzko hondartzan. Nazioarteko 36 espezialista onenak aritu ziren lehian.
|
2.880
Adidas kirol markak 2.880 baloi banatuko ditu futboleko Munduko Txapelketako entrenamenduetan eta partiduetan erabiltzeko. Tonu gris eta txuriak nagusitzen dira baloian.
6.000
Hirurogeita hamar urtetik gorako bi txirrindulari txinatarrek euren herrialdea, Txina, mendebaldetik ekialdera zeharkatuko dute, 6.000 kilometro guztira. Abentura horren helburua 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoak bultzatzea da.
23
Diru gehien irabazten duen futbolaria da Ronaldinho brasildarra. 2005ean, 23 milioi euro irabazi zituen, Beckham (18 milioi), Rooney (16,1 milioi), Vieri (16,1 milioi), Zidane (15 milioi), Del Piero (11,5 milioi), Lampard (9,8 milioi) eta Henryren aurretik (9,8 milioi).
|
|
|
|
|
 |