ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Arbela

Agenda







Meteorologia

ikastaro

teoriko-

praktikoa


Mendian oso garrantzitsua da hurrengo orduetan zein eguraldi egingo duen jakitea, segurtasunarekin zerikusi zuzena baitu eguraldiak. Martxoaren 7tik 12ra bitartean meteorologia ikastaro teoriko-praktikoa emango du Club Vasco de Campingen eskutik Gloria Latasa meteorologoak. Astearte eta asteazkenean (apirilak 8 eta 9), ordu eta erdiko saio teorikoak eskainiko dira 20:00etatik 21:30etara.

Atal praktikoa berriz, larunbatean (apirilak 12) burutuko da. Izan ere, naturak berak truku ugari eskaintzen ditu eguraldia nondik norakoa izango den igartzeko. Club Vasco de Campingeko kideek 15 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroa egiteko. Kide ez direnek, berriz, 21 euro.
Club Vasco de Campingek berak, bestalde, mendizaleei zuzendutako autobabes ikastaroa eskainiko du apirilaren 7an (astelehena) eta 10ean (osteguna). Ikastaroa doanekoa da, gehienez ere 25 lagunek hartu ahal izango dute parte eta lehentasuna izango dute izena aurrena ematen dutenek. Gehienbat segurtasuna, jantziak, materialak, orientazioa, elikadura, lesioak eta horrelako gaiei buruzko informazio orokorra emango da, mendizale guztientzat oso interesgarria.




Aste Santurako ibilaldi bikaina



Donostiako Kiroletako Udal Patronatuaren laguntzaz, ibilaldi bikaina antolatu du Club Vasco de Campingek datorren Aste Santurako. Apirilaren 17tik 21era bitartean Madril inguruko mendiak ezagutzeko parada eskainiko du ibilaldi honek. Aurreneko egunean, Atapuercan ere egingo da geldialdi interesgarria.

Izena emateko epea irekita dago jada. Bazkideek, ostatua eta egunean otordu bat barne, 212 euro ordaindu beharko dituzte ibilaldia egiteko. Bazkide ez direnek, berriz, 228 euro.
Goiza Oiartzun inguruan

emateko parada




Apirilaren 6rako igande goiza primeran emateko moduko ibilaldia antolatu du zenbaki honetan arbel osoa hartu ditu Club Vasco de Campingek. Izan ere, Oiartzun aldera eramango dituzte ibiltariak –goizeko 7,30etan irtengo dira Anoetako Xanti ostatuaren ondotik–, sei orduko ibilaldian hurbil egon arren nahiko ezezagunak diren parajeak ezagutu ditzaten.

Ibilaldia nahiko luzea dela ohartarazten dute eta, hainbat zatitan, nahiko zaila. Horren hasiera eta amaiera Ergoien auzoa izango denez, han bazkaldu nahi duenari lekua aurrez gordetzea ere gomendatzen diote. Eta arropa egokia janztea, noski.




Iradokizunak

Komenigarria da federatu txartela

Mendia gogoko duten guztiek jakin beharko lukete onura handiak ekartzen dituela federatu txartela edukitzeaz. Izan ere, lasaitasun handia ematen du edozein lekutan edozein ezbehar gertatuta ere txartel hori edukiz gero bermatuta dagoela arretarik egokiena. Aste Santuko irteeren ataria une aproposa izan daiteke euro g utxi batzuren truke lehen bait lehen txartel hori eskuratzea. Zenbait kasutan, ia ezinbestekoa.

Arbelean bildu ditugun ekimenei buruzko argibide gehiago: Club Vasco de Camping, 943 461 440
Argazki lehiaketa



Inor gutxi animatu da oraingoz MUGI! aldizkariak antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera. Horren oinarriak gogoraraziko dizkizuegu, beraz.

Kirola ardatz hartuta, egile bakoitzak nahi adina argazki bidal ditzake, paperean zein formatu digitalean. Argazki onenak MUGI! aldizkarian argitaratuko dira, eta jasotako argazki guztien egileen artean eskarmentu handiko argazkilariz osatutako epai-mahai batek erabakiko du nork irabaziko duen, ikasturtearen amaieran, sari nagusia den argazki kamera digitala.




Zuen berri eta iradokizunen

zain gaituzue





Honako atal hauetarako egin ditzakezue zuen ekarpenak:

Agenda: Antolatzen dituzuen ikastaro, irtenaldi, ikuskizun eta gainerakoen berri eman dezakezue.

Merkatu txikia: Eskiak saldu nahi dituzu? Beisbolean aritzeko batea erosi? Eskaintzak zein eskariak argitaratuko dira ARBELA atalean.

Lagunartean: Kirola ardatz hartuta, aldizkariaren irakurleen arteko harremanak sendotzea du helburu atal honek. Mezu guztien egiazkotasun eta zintzotasuna egiaztatuko dugu argitara eman aurretik.
Nork daki? Ba al duzu kirolaren inguruko zalantzarik? Bidali galdera ARBELAra, eta hortxe jasoko duzu erantzuna.

Iradokizunak. Erreportaje eta elkarrizketa proposamenak badituzu, horien zain gaude. Zeuk ere erabaki ditzakezu, noski, MUGI!ren edukiak.

NORA BIDALI?


(MUGI! erreferentziaz):
Faxez: 943 317 817
Postaz: MUGI! Portuetxe bidea, 2
20018 DONOSTIA.
E-postaz: erredakzioa@zabalik.com







ARGITARATZAILEA: Donostiako Hiriko Euskararen Udal
Patronatua z Telefonoa: 943 483 750. z Faxa: 943 483 765.
Posta-e: udala_euskara@donostia.org. z Lege Gordailua: SS-0129/03

LAGUNTZAILEA: Kiroletako Udal Patronatua.



ERREDAKZIOA: ZABALIK 2.000. Portuetxe bidea 2, 20018 Donostia.
Telefonoa: 943 317 077. z Faxa: 943 317 817
Posta-e: erredakzioa@zabalik.com