![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Amaia Intxausti
|
Amagoia Fernandez
|
Aitzol Irazusta
|
|
|
|
|
Orain saskibaloian banabil ere, futbola da gogokoen dudan kirola. Eskola-orduko atsedenaldietan, berriz, frontenisean eta pilotan aritzea ere gustatzen zait. Aste Santuko oporretan aitarekin palaz jokatuko dut, eta kiroldegian igeri gehiago egiteko aprobetxatuko dut denbora. |
Futbola da gehien gustatzen zaidan kirola, dudarik gabe. Hurrengo oporretan ere futbolean gehiago jokatzea espero dut. Igeriketan ere gustura aritzen naiz; ia egunero joaten naiz igerilekura, eta Aste Santuan ere horretan ibiltzeko denbora gehiago izatea espero dut. |
Pilotan jokatzen dut, eta aitarekin ehizara joaten naiz askotan; Burgosen ehiza-barrutia du, eta han ibiltzen gara. Festetan, bestalde, herri kiroletan parte hartzen dut. Aste Santua, berriz, kirolean saio handiagoa egiteko aprobetxatzen dut; hala, eskupilotan, mendian eta ehizan ibiliko naiz; a!, eta bizikletaz ere ibiliko naiz! |
|
Rosana Alina
|
Alex Arrue
|
Pablo Galino
|
|
|
|
|
Eskubaloia da nire kirola, eta horrekin nahikoa dut! Bera Bera eskubaloi taldean nabil buru-belarri, eta ez dut beste ezertarako denborarik. Dena den, gustatuko litzaidake raftinga edo antzeko beste abentura kirolen bat probatzea; eta, horretarako, Aste Santuko oporrak egokiak dira, baina ez dut uste joango naizenik. |
Tenisean aritzen naiz batez ere, eta lagunekin, berriz, futbolean ibiltzen naiz. Eskiatzea ere gozamena da, eta ea zorte apur batekin Aste Santuko oporretan kirol honetan aritzeko modurik dudan La Mongien edo Baqueira Bereteko eski-guneetan. Baina, bestela, tenisean gustura ariko naiz, etxe aldean. |
Martutene futbol taldean nabil. Duela gutxi, berriz, raftingean eta kanoa jaitsieran ibili nintzen. Izugarria izan zen. Ea berriro joaten naizen, eta Aste Santuan horretarako aukerarik badut, primeran! |
Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleak
|
|