Pertsonaia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 3 2003/04 »  Pertsonaia

Pertsonaia

Josune Bereziartu



Josune, hurbiletik







Kolore bat: gorria edo urdina.
Usain bat: itsaso eta kresal usaina.
Herri bat: Euskal Herria.
Mendi bat: Txindoki
Edari bat: ardo on bat.
Janari bat: mariskoa
Musikari bat: Anari eta Fangoria.
Kirolari bat: Indurain.


Munduko

eskalatzaile

onena




Josune Bereziartu du izena, ordiziarra da eta munduan dagoen emakumezko eskalatzaile onena da, alde handiarekin gainera.

2002ko urriaren 29an, 9a zailtasuneko Bain du Sang bidea zabaldu zuen Suitzan. Zailtasun horretako bidea irekitzen duen lehen emakumea da, eta mundu osoan ez dira eskalatzaile asko hori lortu dutenak.

Txiki-txikitatik zazpiki hutsa zela onartu digu ordiziarrak, ez zela geldirik egoten, alegia; hala, 17 urte zituela sartu zen eskalada bere bizitzan. Al filo de lo imposible telebistako abentura saioan emakume eskalatzaileen inguruko erreportajea ikusi ondoren, zur eta lur geratu zen Josune. Eskaladaren arra barren-barreneraino sartu, eta orduz geroztik hormekin dabil borrokan eskalatzaile ordiziarra.

Kanpoan dauden hormatzar horiek igotzen hasi aurretik, rokodromoan ere aritutakoa da, nola ez, Josune; izan ere, bost urtez jarraian Espainiako Txapelketa irabazi zuen. 9a zailtasuneko bidea egitea lortu ondoren, 9a+ zailtasunekoa egitea bakarrik falta zaio, baina hori galdetu izan diotenetan berak beti erantzuten du hori erronka latza dela, latzegia beharbada.