![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
BEŅAT ARAMENDI Pilotaria
ĢAtzelaria naiz, baina Titin da nire
gustuko pilotariaģ
Argazkia: Sara Santos Noiz hasi zinen pilotan? Duela sei bat urte. Familia Itsasondokoa dut, han pilotalekua dago, eta hara joaten hasi nintzen pilotan jokatzera. Beste kirolik egiten al duzu ? Saskibaloia. Eta zer nahiago, pilota ala saskibaloia? Uuum, ez dakit, bada! Zaila da hori, bietan serio-serio aritzen bainaiz. Lizeoan jokatzen dut saskibaloian, baina proba batzuk egiten ari naiz, eta ez dakit, ez dakit zer egingo dudan. Aurrelaria ala atzelaria zara? Atzelaria. Eta zein dira zure bertuteak pilotari gisa? Eskuinkada ona dut, eta ezkerrarekin ondo ematen diot pilotari albotik. Hala diote behintzat. Eta hobetu beharrekoa? Ezkerrarekin, behetik gora, hobeto eman behar diot pilotari. Aurrelarien posturak ditudala diote. Takoak jartzen al dituzu eskuetan pilotan ibiltzeko? Bai, duela bi urte hasi nintzen jartzen, bai; baina tarteka eskuko minez ere ibiltzen naiz, negu partean bereziki. Eskuak berotzea zailagoa da urte sasoi horretan. Zenbat entrenamendu egiten dituzu astean? Iņaki Peruaga da entrenatzailea eta astean bitan entrenatzen naiz Karmelo Balda pilotalekuan. Horrez gain, bi astean behin Gipuzkoako Federazioarekin aritzen naiz entrenatzen Egiako frontoian. Zein da gehien gustatzen zaizun pilotaria? Titin III.a. |
|
|
|