Illunbeko saskibaloizaleak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 30 2006/10 »  Illunbeko saskibaloizaleak

Hilabeteko izarra

Saskibaloia: Illunbeko saskibaloizaleak
9.500 ikusle baino gehiago bildu zen urriaren 1ean Bruesa Gipuzkoa Basket eta Lagun Aro Bilbao Basket ACB Ligako estreinako partida ikusteko. Zaleen erantzuna paregabea izan zen talde donostiarraren debutean.
Goraino beteta

Halako irudia eskaini zigun Illunbek partidan zehar. Ia hamar mila lagun , goraino beteta eta guztiak gustura, euren taldea animatuz. Miguel Santos Bruesako presidenteak aipatu zuenez, halako egun bat ikustearekin amets egin nuen.


Illunbeko zezen plaza goraino beteta; Illunbeko zezen plaza San Sebastian Arenan bihurtuta; zezenen ordez, saskibaloilariak; eta ikuskizuna, ikuskizun bikaina eskaini zuten jokalariek kantxan, baina batez ere, bi taldeetako jarraitzaileek harmailetan. Bilbotarrak eta gipuzkoarrak ez ezik, Gasteiz aldetik etorritako zaleak ere ez ziren gutxi izan. Inork ez zuen galdu nahi izan denboraldiko lehen euskal derbya donostiarren debutean eta halako leku paregabean.
Ilara luzeak

Ikusmin handia sortu zuen Bruesa Gipuzkoa Basket eta Lagun Aro Bilbao Basketen arteko ACB Ligako lehenengo neurketak. Jende ilara luzeak sortu ziren zezen plazara sartu ahal izateko.
Festa giroa

Ez ziren falta izan zaleen olatu famatuak, "Gu euskaldunak gara.." abestiaren oihuak, Kaixo, ACB! jartzen zuen elastikoak jendearen artean... Lehen partida horretan festa nagusitu zen kirol ikuskizunaren gainetik.