Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 30 2006/10 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

Zenbakiak
100

Carlos Peņa tolosarra 100 kilometro igeri egiten saiatuko da Argentinako aintzira handienean. 6.000 metro koadroko azalera du Chiquita Itsasoa izena duen laku horrek, eta mundu osoko bosgarren aintzira handiena omen da.


1.710

Partaidetza handia bildu zen Do­nostian antolatu zen Hiru Hon­dar­tzetako lasterketa herrikoian. 1.710 korrikalari aritu ziren guztira, eta Evanson Ndungu kenyarra gizonezkoetan eta Raquel Lamas emakumezkoetan izan ziren irabazle.


100

Mari Jose Sardon Urnietako harrijasotzaileak bost minututan zortzi aldiz altxa zuen 100 kiloko harritzarra. Miren Urkiolak ezarritako markatik altxaldi bakar batera geratu zen horrenbestez, gipuzkoarra.


115

Motoziklismoko ikuskizun handia bizi ahal izan zen berriro ere Illunbeko zezen plazan, urriaren 7an. 115 kamioikada hare eta 100 bat langile behar izan ziren, besteak beste, Freestyle motoen ikuskizuna behar bezala prestatzeko.