Saskibaloia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 31 2006/11 »  Saskibaloia

Elkarrizketa


Abdul Jeelani Askatuakeko estatubatuarra, saskiratzen.
Hiru euskal talde, ACB Ligan
Gaztetxoenek agian ez dute jakingo, baina aurtengo denboraldia ez da hiru euskal talde saskibaloiko maila gorenean elkarrekin dabiltzan estreinako aldia. Hala, 1988-89 sasoian, Donostiako Askatuak, Bilbaoko Cajabilbao eta Gasteizko Baskonia aritu ziren elitean. Urte asko igaro dira ordutik, eta historian zortzigarren aldiz, Donostiako talde bat ari da liga garrantzitsuenean.


datu garrantzitsuak Donostiako saskibaloian
1967tik 1970era:
Atlético San Sebastián hiru denboraldiz izan zen maila gorenean.
1975:
Dicoproga taldea sortu zen, Askatuaken aurrekoa.
1976-77, 1977-78:
bosgarren eta seigarren sailkatu zen Askatuak Lehen Mailan, eta nazioarteko Korac txapelketan ere jokatu zuen.
1978-79:
Askatuak Lehen Mailatik jaitsi zen.
1988-89:
Askatuak elitera bueltatu zen, baina denboraldi berean ez zion eutsi mailari.
2001:
Gipuzkoa Basket kluba sortu zen.
2005-06:
ACB mailara igotzea lortu zuen Bruesa Gipuzkoa Basketek.