|
|
Donostiako Maratoiaren txanda
Goi mailako bi lasterketa jokatu ei dira azaroan, Donostian. Hala, Behobia-Donostiaren ostean, hil honen 26an, Donostiako Maratoia jokatuko da (09:00etan).
|
Bruesa, Real Madriden aurka
Neurketa nekeza izango du inondik ere Bruesa Gipuzkoa Basketek datozen egunotan. R. Madridi egingo dio aurre Illunben, abenduko bigarren asteburuan.
|
Mendiko eta eskiko materiala
Vasco de Camping elkarteak ohiko mendiko eta eskiko materialaren azoka antolatuko du azaroaren 27tik abenduaren 1era arte elkartearen egoitzan, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:30ak arte.
|
Ziklo krosa, Asteasun
Ziklo kroseko proba berri bat jokatuko da datozen egunotan. Oraingoan, hil honen 6an, Asteasun.
|
Patinatzeko ikastaroa
Vasco de Camping elkarteak errepidean patinatzeko urte honetako azken ikastaroa antolatu du abenduaren 15etik 17ra. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.vascodecamping.org elkarteko webgunera jo dezakezue.
|
Eguberrietako Futbol 7 Torneoa
Abenduaren 7an amaituko da unibertsitateko Eguberrietako Futbol 7 Txapelketan jokatzeko izena emateko epea. Hil honen 14an hasiko da, Berioko futbol zelaian.
|