Agenda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 31 2006/11 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Donostiako Maratoiaren txanda

Goi mailako bi lasterketa jokatu ei dira azaroan, Do­nostian. Hala, Be­hobia-Do­nostiaren ostean, hil honen 26an, Donostiako Ma­ratoia jokatuko da (09:00etan).
Bruesa, Real Madriden aurka

Neurketa nekeza izango du inondik ere Bruesa Gi­puz­koa Basketek datozen egunotan. R. Ma­dridi egingo dio aurre Illunben, a­ben­­duko bigarren asteburuan.
Mendiko eta eskiko materiala

Vasco de Camping elkarteak ohiko mendiko eta eskiko materialaren azoka antolatuko du azaroaren 27tik abenduaren 1era arte elkartearen egoitzan, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:30ak arte.
Ziklo krosa, Asteasun

Ziklo kroseko proba berri bat jokatuko da datozen egunotan. Oraingoan, hil honen 6an, Asteasun.
Patinatzeko ikastaroa

Vasco de Camping elkarteak errepidean patinatzeko urte honetako azken ikastaroa antolatu du abenduaren 15etik 17ra. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.vascodecamping.org elkarteko web­gunera jo dezakezue.
Eguberrietako Futbol 7 Torneoa

Abenduaren 7an amaituko da unibertsitateko Eguberrietako Futbol 7 Txapelketan jokatzeko izena emateko epea. Hil honen 14an hasiko da, Berioko futbol zelaian.