 |
|
 |
 |
Inkesta
|
|
Inkesta
|
1- Kirolen bat ikusten al duzu normalean, Donostian?
2- Donostiako zein kirol taldetan gustatuko litzaizuke?
|
|
|
Ivana Cuenca. 15 urte.
1- Bai, normalean futbol partidak ikustera joaten naiz Martutenera, bere zelaian jokatzen duten bakoitzean.
2- Igeriketa talderen batean entrenatzea gustatuko litzaidake, Easo taldean adibidez. Kirol interesgarria iruditzen zait, atsegin dut.
|
Ciro Ignacio. 15 urte.
1- Anoetara joaten naiz sarritan Reala ikustera, ia partida guztietan; Bruesa edo Easo saskibaloi taldearen neurketak ere jarraitzen ditut.
2- Rugbyko Bera-Bera errugbi taldean jokatzen dut , eta oso pozik nago talde horretan.
|
|
|
Leire Ortega. 16 urte.
1- Bai, hilabetean behin Anoeta futbol zelaira joaten naiz Reala ikustera.
2- Realeko nesken taldean jokatzea gustatuko litzaidake, nire kirolik gustukoena baita futbola.
|
Elena Abedul. 14 urte.
1- Bi astean behin Illunbera joaten naiz Bruesa saskibaloi taldea ikustera, bazkide naiz-eta.
2- Intxaurdi futbol taldean jokatzea gustatuko litzaidake. Talde hori gustuko dut.
|
|
|
Ander Odriozola. 12 urte.
1- Bai, bazkide naizenez, Bruesa ikustera joaten naiz Illunbera.
2- Martutene K.E. futbol taldean jokatzen dut, eta bertan jarraitzea gustatuko litzaidake. Entrenamenduak gogorrak izaten dira, baina normalean ondo pasatzen dugu.
|
Iņigo Unanue. 13 urte.
1- Bai, askok bezala Reala jarraitzen dut, eta Anoetara joaten naiz normalean.
2- Etxekoa izateagatik Realean, noski, baina nire ametsa Municheko Bayern edo Milango Interren jokatzea izango litzateke.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |