 |
|
 |
 |
Nor Da?
Bere maila igotzeaz gain, Astarlozak Euskal Herriko Itzulian eta Tourrean aurreko postuetan izan nahi du.
|
|
Mikel Astarloza: Nor Da?
|
Izena: Mikel Astarloza.
Sorlekua: Pasai San Pedro.
Bizilekua: Donostia.
Adina: 27 urte.
Pisua eta altuera: 1,85 metro luze da, 72 kiloko pisua du denboraldian zehar, nahiz eta neguan 82 kilotara ere heltzen den.
Taupadak: etzanda, 40 taupada minutuko; esfortzu handietan, 202 taupadatara ere hel daiteke.
Aurreko taldeak: Artzak Ortzeok txirrindulari eskola (1991-97); Kaiku (1998-99); Banesto (2000); Olarra Ercoreca (2001) eta Ag2r-Prevoyance (2002-06)
Ezaugarriak: iraupen luzeko kirolaria; hortaz, lasterketa eta mendate luzeetan ondo moldatzen da. Bere gorpuzkeragatik, ordekan eta batez ere erlojupekoetan ondo moldatzen da.
Lasterketa luzeena: egun bakarrean 300 kilometro egitera iritsi da. Milano- San Remo klasikan.
|
|
di-da batean
|
Goitizenik bai? Astar lagunentzat eta Lozas tropelean.
Idolorik? Abraham Olano.
Gehien miresten duzun pertsonaia, oro har? Aldamio gainean hamabi orduz dabilen edozein langile.
Lasterketa bat? Tourra.
Janari bat? Txuleta.
Edari bat? Sagardoa.
Bizio bat? Telefonoz hitz egitea.
Pelikula bat? El silencio de los corderos.
Oporretarako leku bat? Karibeko edozein.
Amets bat? Donostiako Klasika irabaztea.
Zure esku balego, zer aldatuko zenuke munduan? Berdintasun handiagoa egotea nahiko nuke.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |