Inkesta: 2006


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 33 2007/01 »  Inkesta: 2006

Ikastetxez ikastetxe

INKESTA
1- Zein izan da 2006ko kirolari onena?

2- Zein izan da 2006ko kirol albiste txarrena?


Iosu Jaunarena. 13 urte.

1- Ronaldinho izan da onena, erdiraketa bikainak, trebetasun handia eta gol asko sartzen dituelako.
2- Kirolariak dopatu egiten direla, eta hori, jakina, txarra da kirola eta kirolarientzat.
Ana Mendiluze. 13 urte.

1- Hondarriba-Irun saskibaloi taldeko neskak. Tauren mailara iritsi da, baina emakumezkoetan, eta horrek meritu handia du.
2- Abel Barriolak Lau t´erdiko Txapelketa galtzea Irujoren aurka.


Ane Moñux. 13 urte.

1- David Doblas, Bruesako saskibaloilaria. Asko gustatzen zait nola jokatzen duen.
2- Kirolari asko dopatzen direla oso albiste txarra da, helburuak lortzeko laguntzak dituztelako.
Imanol Perez. 12 urte.

1- Claudio Bravo Realeko atezaina, geldiketa asko eta onak egin dituelako.
2- Futbolean, Espainiako Ligan izan diren hainbat lesio larri.


Maddi Pontesta. 13 urte.

1- Bruesako Urtasunen jokoa atsegin dut bereziki.
2- Reala Bigarren Mailara jaisteko zorian izan zela, baina zorionez azkenean ez zen halakorik gertatu.
Martin Eguia. 12 urte.

1- Fabio Cannavaro futbolari italiarra. Munduko Txapelketan batez ere egundoko maila erakutsi zuen.
2- Reala beheko zuloan atera ezinik dabilela. Ez dakit denboraldi honetan libratuko den.


OHARRA MUGI!-N ZUEN ZAIN GAUDE!

Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Kirola egiten duzunean euskaraz hitz egiten al duzu?

2- Erraza egiten al zaizu euskaraz hitz egitea kirolari buruz?