 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
ZENBAKIAK
|
|
87,3
1989. urtean John Aldridge irlandarra Realera etorri zenetik, beste hainbat atzerritar etorri da talde txuri-urdinera, 50 bat guztira. 50 horiek etortzeko, 87,3 milioi euro ordaindu dituzte donostiarrek. Garestienak, Westerveld eta Kovacevic (6 milioi bakoitzak).
|
2013
Gaur egungo txirrindularitza profesionalean ez da ohikoa urte askorako konpromisoa hartzea babesleek. Saunier-Duvalen kasua, ordea, bestelakoa, salbuespena da, izan ere 2013. urtera arte gutxienez talde profesionala babesten jarraituko du. Ea beste batzuek antzeko zerbait egiten duten, txirrindularitzak halako albiste gehiago behar baititu.
|
75.000
Dolar kopuru hori jasoko du Arabiar Emirerrietan azaroaren 4tik 9ra jokatuko den txirrindularitzako Nazioarteko Kriteriumean parte hartuko duen talde bakoitzak. Irabazleak, berriz, milioi bat dolar poltsikoratuko du. Begiek diz-diz egingo diete bati baino gehiagori!
|
|
|
|
|
 |