Gora - behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 33 2007/01 »  Gora - behera

Agenda... eta gehiago

GORA
Unai Basurko

Gorriak ikusten ari da Unai Basurko itsasgizon bizkaitarra Velux-5 Oceans lasterketan. Munduari itzulia eman behar diote parte-hartzaileek, eta egundoko arazoak izaten ari badira ere, momentuz Basurkok aurrera darrai.
Yoana Martinez

Badmintoneko jokalari donostiarra Islandian jokatu den Europako Txapelketan aritu da lehian. Besteak beste, Txipre, Irlanda eta Norvegiaren aurka jokatu du Espainiako selekzioarekin. Jokalari donostiarren eta bereziki Yoanaren maila handiaren adibide.
Roberto Laiseka

Malkoekin, negarrez esan dio agur Roberto Laisekak txirrindularitzari. Eskuin belauneko lesio batek erretiroa hartzera behartu du, 37 urterekin. Laisekak, besteak beste, 2000. urtean garaipen gogoangarria erdietsi zuen Tourrean, Luz Ardidengo gailurrean.


BEHERA
Dakar Rallya

Telebistaz jarraitzeko rally ikusgarria da inondik ere Dakarrekoa, baina ezin dira ezkutatu bere datu beltzak. Duela 29 edizio jaio zen lasterketa hau, eta ordutik 51 parte-hartzaile hil dira. Azken biak, azkeneko edizio honetan.
Pilotalekuak

Zabalera pilota bat jasotzeko asmoz zihoala Titin, pilotariak harmailetako lehen lerroko eserleku bat kolpatu zuen buruarekin. Zauri arin bat besterik ez zuen izan, baina halakorik gehiago ez gertatzeko neurriak hartu beharko lituzkete pilotalekuek.
Lee Chun Soo

Realeko jokalari ohia umezurztegi bateko umeekin hiru egunez lan egitera zigortu dute. Zergatik? partida batean epaileari burla etengabe egiteagatik eta behin eta berriro bultzatzeagatik. Hemengo klubek kontuan hartu beharreko neurria da hori, inondik ere.