Flash batean


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 33 2007/01 »  Flash batean

Agenda... eta gehiago

JOAN DEN HILEAN
Donostia Hiria Saria Orioko OBB taldeak eraman zuen etxera sofboleko Donostia Hiria Saria. Lehiaketa ederra izan zen, eta finalean oriotarrek Kataluniako Hospitalet taldeari egin zioten aurre. 2-1eko emaitzarekin nagusitu ziren gipuzkoarrak.


DATORREN HILEAN
Euskadiko Sei Orduak Bi urtez pistako txirrindularitzako ikuskizun hau egin gabe egon ondoren, otsailaren 17an berriro ere Euskadiko Sei Orduak jokatuko dira Antonio Elorza belodromoan. Eta beti bezala, harmailak goraino beteta izango dira.