 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa
Junior eta senior mailako pista estaliko Euskadiko Txapelketa jokatuko da otsailaren 10ean eta 11n Donostian. Euskal atleta onenak bilduko dira bertan.
|
|
Bruesa, Unicajaren aurka
Tauren eta Real Madriden bisita jaso eta gero, oraingo honetan, otsailaren 4an, Unicaja izango du bisitari Bruesak Illunben. Málagan donostiarrak nagusitu ziren.
|
Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa
600 kiloko taldeak ariko dira lehian otsailaren 17an, Astigarrako kiroldegian. Euskadiko Sokatira Txapelketako saio hau 17:00etan hasiko da.
|
Iraupen eskiko lasterketa
Vasco de Camping elkarteak iraupen eskiko I Donostia Saria antolatu du otsailaren 11n, Somport eski estazioan. Izen-ematea otsailaren 1etik 7ra egin daiteke elkartean bertan. Estilo klasikoan eramango da aurrera lehiaketa.
|
Mahai teniseko torneoa
Piramidal izeneko torneoa jokatuko da urtarrilaren 27an Tolosako Usabal kiroldegian, Olaederra taldeak antolatuta.
|
Nesken arrantza txapelketa
Modalitate ezberdinetako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Hondarribiako uretan, otsailaren 10ean.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |