 |
|
 |
 |
Erreportajea
|
|
Portalet-Somport arteko zeharkaldia
|
Eski ikastaroaz gain, eski zeharkaldi antolatu batean parte hartu nahi duenak, Gipuzkoako Mendizale Federazioak Portalet-Somport arteko zeharkaldia antolatu du martxoaren 10 eta 11rako. Bi motatako eskiatzaileentzat dago diseinatuta zeharkaldi hau: batetik, sasoi eta eski maila ona dutenentzat (beren buruari gehiago eskatzen diotenak eta helburu zailagoak nahi dituztenak); bestetik, sasoi eta eski maila hain ona ez dutenentzat, (mendian lasai ibiltzea gustatzen zaienak eta mendiko irakasle baten laguntza izanda).
Hala, bi eskiatzaile mota eta, hortaz, bi ibilbide mota izango dira: lehenengoa, luzeagoa eta zailagoa, eskiatzaile trebeagoentzat; bigarrena, berriz, laburragoa eta errazagoa, gainerako eskiatzaileentzat. Informazio gehiagorako, deitu Gipuzkoako Mendizale Federazioa (tel.: 943 461440)
|
|
|
|
|
 |