Eskiatzeko lekuak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 34 2007/02 »  Eskiatzeko lekuak

Erreportajea

Eskiatzeko leku aproposak euskal herrian
Iraupen eskiaren zale askok euskal mendiak aprobetxatzen dituzte eskiatzeko, baina modalitate hau praktikatzeko eski estazio aproposak ditugu Euskal Herrian: Larra-Belagua, Irati eta Abodi-Salazar, hain zuzen ere.


Irati

Non: Nafarroan, Iratiko oihanean. Europa mendebaldeko pagadi handiena dago bertan.

Pistak: 35 kilometro, guztira; 4 pista seinaleztatuta daude iraupen eskia egiteko, eta beste bi pista erraketekin elurretan ibiltzeko. Txikienentzat, leran ibiltzeko egokitutako lekua dago.

Zerbitzuak: jatetxea.


Larra-Belagua

Non: Nafarroako Pirinioetan, Erronkariko Belaguako ibarran.

Pistak: 26 kilometro daude, guztira. 7 pista daude seinaleztatuta iraupen eskia egiteko.

Zerbitzuak: kafetegia eta jatetxea.


Abodi-Salazar

Non: Nafarroako Pirinioetan, Zaraitzu ibarran.

Pistak: 31 kilometro, guztira, eta zirkuitu bakarra dago seinaleztatuta.

Zerbitzuak: kafetegia eta jatetxea.