 |
|
 |
 |
Mitoa
|
|
Leire Aranburu saskibaloilaria Enpresari erromantikoa
|
|
Enpresa-ikasketak eginda, film erromantikoak gustuko ditu Leirek. Jokalari donostiarrak hamasei urte egin ditu goi mailako saskibaloian.
|
Sorlekua: Duela 33 urte jaio zen Donostian.
18 urterekin, kanpora: Ohorezko Mailan Donostian talderik ateratzeko itxurarik ez zegoenez, 18 urterekin Oviedora joan zen enpresa-ikasketak amaitzera, eta bide batez, saskibaloian aritzera, Aucalsan. Bigarren denboraldian bikain aritu zen, eta Madrileko Canoek fitxatu zuen.
Bizkarreko minak: unibertsitateko ikasketak amaituta, Oviedoko Unibertsitatearekin jardun zuen, eta Enpresen Administrazio eta Antolaketa ikasketei heldu zionean, bizkarreko minengatik asko sufritzen hasi zen.
EHU: ikasketak amaitzeko urtebeteren faltan, EHUn jokatu zuen, bizkarrak uzten zion maila lasaiagoan alegia. Une horietan saskibaloia uztea ere pentsatu zuen bizkarreko min horiengatik.
Buruhauste handiak: medikuek ez zuten asmatzen zer zuen bizkarrean, baina azkenean, lunbarretan eta abdominaletan lan handia eginez errekuperatzea lortu zuen.
Mendibil: talde gipuzkoarrak fitxatu eta, Emakumeen Ligara igotzea lortu eta gero, han egin zituen jokalari gisa bere azkeneko bost denboraldiak; Mendibil izena zuen taldearekin lehendabizi, eta Hondarribia-Irunekin ondoren.
Erromantikoa: igeri egitea gustuko du eta eskusoinua ere jotzen zuen. Hala ere, gehien gustatzen zaiona eskiatzea eta zinera joatea da, pelikula erromantikoak ikustea, batez ere.
Omenaldia: goi mailako saskibaloian hamasei urte egin ditu Leire Aranburuk, eta hori dela-eta, omenaldia jaso zuen 2005ko Eguberrietan. Talde gipuzkoarran jokalari aritu ondoren, zuzendaritzan dago orain, nazioarteko harremanen atalaren arduradun gisa.
|
18 urterekin, Oviedon jokazten hasi zen.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |