Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 35 2007/03 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

Zenbakiak



1.000

Martxoaren 18an antolatu zen Donostiako Udaberriko Lasterketa, eta ia mila lagunek hartu zuten parte bertan. Urtetik urtera gora egiten ari den proba da, eta aurtengoan inoiz izan ez den korrikalari kopuru handiena bildu zen. Iaz, 840 atleta izan ziren.

17

Bi egunetan 17 mendate igoko dituzte txirrindulariek apirilean korrituko den Euskal Herriko Itzulian. Lehen etapa, apirilaren 9an jokatuko da, Urretxun, eta 9 igoera egin beharko dituzte. Hurrengo egunean, berriz, Karrantzan amituko da etapa, eta guztira beste zortzi mendate gainditu beharko dituzte.
772.300

Kopuru horretako aurrekontua onartu du Gipuzkoako Aldundiak kirol talde gipuzkoarren artean banatzeko.
113

Mari Jose Sardon harrijaso­tzaile urnietarrak 113 kiloko harri zilindrikoa bost bider altxa zuen marka berria jarriz.