Automobilismoa: Vilariñotarrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 36 2007/04 »  Automobilismoa: Vilariñotarrak

Elkarrizketa


Hona hemen aurtengo Vilariño Motorsport taldeko pilotuak.
Vilariñotarrak, nor baino nor
Andres aitak 54 urte ditu, Ander semeak 27 eta Angelak 21. Hirurak familia batekoak, hirurak pilotuak, hirurak goi mailakoak eta hirurek helburu ezberdinekin ekin diote aurtengo denboraldiari. Hala, aitak lasterketak utzita zituen, baina tentazioari eutsi ezinik aurten berriro ere errepidean dabil Mendiko Espainiako Txapelketan lehian. Ander semeak, berriz, 2005eko istripu larri batek iaz geldirik egotera behartu eta gero, aurten berriro ere Mendiko Europako Txapelketa irabaztea izango du xede. Bere arreba Angelak, berriz, titulu horixe bera errepikatu nahi du, baina emakumezkoen mailan. Vilariño Motorsport taldea Gorka Apalantza pilotu errezildarrak osatzen du.