 |
|
 |
 |
Egin ezazu saioa
|
automodelismoa
|
Autoak behar bezala prestatu....
|
|
Bat Formula txikiak
|
|
Irrati-kontrolez gidatzen diren autoen inguruko zaletasuna areagotzen ari da. Txikiak izan arren, ez dira jostailuak; 130 km/h-ko abiadura ere har dezakete.
|
Automodelismoan hasi, irrati-kontroleko autoekin aritzeko erabakia hartu duzu, eta ez dakizu nora jo? Aproposena zure inguruko automodelismoko kluben batera joatea da. Hemen, Gipuzkoan, Zentax Gipuzkoako Automodelismo Elkartea dago Donostian (http://clubzentax.com), eta Bidasoa Automodelismo Taldea, Irunen (www.bidasoarc.com). Horietara joz gero, ondo baino hobeto azalduko dizue zer nolako urratsak eman behar dituzun auto txiki hauek gidatzeko.
Automodelismoa lau gurpileko eskalako autoen eraikuntza eta erabilera da; beren kabuz mugitzen dira, eta pertsona batek kontrolatzen, gidatzen ditu irrati-uhinen bidez. Lehiaketetan pilotuak lurretik bi-lau metrora dagoen podium baten gainean daude, handik askoz hobeto ikus dezaten, eta horrez gain, uhinen igorpena puntu berdin bakar batetik egin dezaten guztiek.
Auto horiek ez dira jostailuak, eta adibide gisa esan dezakegu batzuek 130km/h-ko abiadura har dezaketela. Halaber, era ezberdineko autoak daude, propultsioaren (erregai likidoa edo elektrikoa), azaleraren (asfatoa eta lurra) eta eskalaren arabera (1/4, 1/5, 1/8, 1/10 edo 1/12).
Automodelismoari ekiteko orduan, zer nolako autoa eta zein eskalakoa nahi dugun erabaki behar dugu lehendabizi; ezinbestekoa da hori. Hori eginda, autoa erosi eta muntatu, eta ondoren, irratiko ekipoa ere muntatu. Pixkanaka-pixkanaka autoaren ezaugarriak zein diren jakingo dugu, eta automodelismoaren sekretuak deskubritzen hasiko gara.
|
... eta orain gidatzea bakarrik ez zaizu geratzen.
|
|
Ikasketa prozesuan, pazientzia handia
|
Gure autoa behar bezala gidatzen hasteko denbora igaro beharko da. Eskarmentu handiko beste pilotu batekin aritzen hasten bagara hasieran, agian etsipen sentsazioa handia izan daiteke. Inoiz euren mailara ez garela iritsiko pentsa daiteke, baina lasai, haiek ere zure egoeran izan zirela pentsatu behar duzu. Hortaz, hasieran autoa behar bezala ez kontrolatzea normala da.
Automodelismoan hasterakoan, ez erosi auto onena. Lehen aldietan autoari egozten diogu maiz ondo ez ibiltzearen errua. Apaltasuna izan, eta gauzak ikasteko pazientzia handia behar dela ez ahaztu.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |