UDA 07 kanpaina


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 37 2007/05 »  UDA 07 kanpaina

Uda 2007

Kirol aisialdirako

jardueren kanpaina




UDA 07 uda honetako kirol jardueretako kanpainaren helburua izena emateko prozedura finkatzea da.

Etengabeko hobetzearen dinamika horretan, aurtengo Uda 07 kanpainaren xedea jendeari izena emateko prozedura errazten asmatzea da, ikastaro batean izena ematea izapide erraza eta erosoa izan dadin. Hala, bi arazo gainditu behar dira: ilarek sortzen duten itxaron beharra eta izena emateak eragiten duen joan-etorria. Bi arazo horiei erantzuteko, izenematea bi eratan egin ahal izango da : internet bidez eta zuzenean.


Izena emateko prozedura

Izen emateak ekainaren 4ko goizeko 09:00etan hasiko dira, eta bi eratan egin ahal izango dira:

Internet bidez: www.donostiakirola.org

Zuzenean: kluben bulegoetan. Zuzenean egin nahi bada, ekainaren 4an eta 5ean eginez gero, aurretiko hitzordua eskatu behar da telefono honetan: 943000853. Aurretiko hitzordua eskatzeko egun bakarrak: maiatzaren 26, 28, 29, 30, 31 eta ekainaren 1a (09:00-18:00).

Ekainaren 6tik aurrera ez da beharrezkoa izango hitzordua eskatzea. Dei bakoitzeko gehienez lau hitzordu emango dira, eta hitzordu bakoitzeko izen emate bakarra egin ahal izango da (ikastaro/pertsona). Plazak izen emate ordenari jarraituz esleituko dira, zozketarik gabe. Jarduera batzuetan ez da beharrezkoa hitzordua eskatzea, eta beste batzuetan izen ematea ezin izango da internet bidez egin. Kasu horiek klub antolatzaile bakoitzaren izen emateak atalean zehazten dira.



Hitzordua eskatu behar da honako klub hauetan:

Atlético San Sebastián (Igeriketarako Bentaberrin).
Bera-Bera (Manteo kiroldegian).
CD Fortuna (kiroldegiak: Zuhaizti, Bidebideta, Pio Baroja).
CN Easo (Paco Yoldi igerilekua).
Etxadi (Etxadi instalazioak).
Internacional Intxaurrondo (Mons kiroldegia).
R.C. Náutico.
R.C. Tenis (Tenis Ondarreta instalazioak).
Txuri Urdin (izotz jauregia).




Internet bidez egin daiteke honako klub hauetan:


Atletico San Sebastian.
Bera-Bera.
CD Fortuna.
CN Easo.
CW Tximistarri.
Internacional Intxaurrondo.
R.C. Tenis.
R. Motoclub Gipuzkoa.
Txuri Urdin.




Jardueren eskaintza

Jarduerei dagokienez, 30 klubek eta federazio batek antolatutako 43 kirol daude aukeran. Bere osotasunean 26.647 plaza eskaintzen dira adinka sailkatuta honako maila hauetan:


Eskolaumeentzako jarduerak (16 urte arte): 17.879 plaza.
Gazteentzako jarduerak (17 urtetik 29 urtera): 4.906 plaza.
Helduentzako jarduerak (30 urtetik aurrera): 3.862 plaza.