 |
|
 |
 |
Hileko izarra
|
Mari Jose Sardon
harrijasotzailea
|
|
|
Bere herrian, Urnietako pilotalekuan ezarri zuen Mari Jose Sardonek marka berria.
|
|
89 kiloko bola bizkar gainera
|
|
Mari Jose Sardon harrijasotzaileak ez du mugarik. Inoiz emakumezko batek erdietsi
ez duen errekor berria ezarri zuen: 89 kiloko bolatzarra sei aldiz jasotzea.
|
Bere herrian, Urnietan, lortu zuen balentria berria Mari Jose Sardon harrijasotzaileak. 89 kiloko bolarekin sei jasoaldi egin zituen eta, horrenbestez, marka hori egiten duen historiako estreinako emakumea bihurtu da.
Bost minututan lortutako marka izan zen, eta berak aitortu zuenez, jasoaldi bakar batekin konformatzen zen, baina azkenean sei aldiz bizkarreratu zuen bola.
Lesionatuta egon da urnietarra, eta hori dela-eta, 89 kiloko harriarekin aritu da oraingoan; hala ere, laster ehun kilokoari heldu nahi diola ziurtatu du. Eta ikusitakoa ikusita, ez dirudi arazo handirik izan dezakeenik ehun kilokoa ere altxatzeko.
Judo ere egiten duen emakume honek indarra soberan du, baina teknikarekin huts egiten du; hori menperatzen duenean, ordea, marka harrigarriak egiteko moduan izan daiteke harrijasotzaile urnietarra.
|
|
M.J. Sardon
Sorlekua: Urnieta.
Adina: 34 urte.
Judoko taldea: Adarra Judo Klub.
Iruzkina: sei urterekin hasi zen judo egiten, eta oraindik ere praktikatzen du, lehiatzen eta txikienei erakusten. Ahal duen arte harriak jasotzen segitzeko asmoa du urnietarrak.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |