 |
|
 |
 |
Erreportajea
|
Michelle Wie gizonezkoekin jokatzen duen golflaria
|
|
|
Emakumezko Tiger Woods
|
|
Michelle Wie du izena, hawaiiarra da, eta golfeko gizonezkoen zirkuituko txapelketa askotan jokatu du dagoeneko. Erabaki horrek hautsak harrotu ditu.
|
Golf mundua hankaz gora jarri zuen emakumea da Michelle Wie golflari hawaiiarra, izan ere gizonezkoen golf zirkuituan lehiatzea izan du helburu azken urteotan. Erabaki horrek hautsak harrotu zituen bere garaian, asko horren aurka agertu ziren, beste batzuk horren kontra.
1945. urteaz geroztik, gizonezko txapelketa profesional batean etena gainditzea lortzen duen emakumea bihurtu zen Wie. Hego Koreako SK Telecom Open lehiaketan erdietsi zuen hori, duela bi urte. Hori lortu ondoren, gizonezkoen txapelketa handi baterako sailkatzea izan da bere nahia, baina momentuz, zorte handirik gabe.
Gizonezkoekin lehiatzean erabaki honek kritika dezente jaso zituen bere garaian. Olazabal golflari gipuzkoarrak berak aipatu zuen ez zegoela ados emakume bat gizonezkoen torneo batera gonbidatzearekin, era horretan torneo horretan aritzeko eskubidea irabazi duen gizonezko bati lekua kentzen ziolako.
Tania Elosegi emakumezko golflari donostiarrak berak zera nabarmendu du: “Eztabaida burugabea iruditzen zait hau. Emakumezkoak eta gizonezkoak izatez, fisikoki ezberdinak gara, gaitasun ezberdinak ditugu eta hori naturaltasunez onartu behar da. Ez du zentzurik gizonezkoak eta emakumezkoak lehiaketa berean aritzea”. Edonola aditu askok diote dohain ikaragarriak dituela Michelle Wiek, eta bere swinga gizonezko askoren parekoa dela. Emakumezko Tiger Woods berria dela hasi dira esaten jada.
|
|
Nor da?
|
Sorlekua: Honolulu, Hawaii (AEB).
Adina: 18 urte.
Bitxikeriak: 4 urterekin hasi zen golfean jokatzen; 18 urte bete aurretik, gizonezkoen txapelketetan gehien parte hartu duen emakumezkoa izan da; emakumezkoetan golfean izan den kontratu garrantzitsuena du.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |