Tiro olinpikoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 39 2007/11 »  Tiro olinpikoa

Ezagutu ezazu

Donostiako Danbada Lagunak tiro olinpikoko taldea

Bi modalitatetan aritzen dira Danbada taldean: pistolarekin...
Instalazio egoki batzuen beharra
Tiro olinpikoko Donostiako Danbada Lagunak taldeak Anoetan du bere egoitzatxoa. Kirol honen modalitate ezberdinei heltzeko, ordea, instalazio egokiak behar dituztela aldarrikatu dute.
Donostiako Danbada Lagunak tiro olinpikoko taldea 1992. urtean sortu zen, eta egun 40 tiratzaile daude bertan. Koldo Arrieta da bertako idazkari eta tiratzaileetako bat, eta berak dioenez, klubeko arazo handiena instalazio egoki batzuen falta da.

Anoeta aldean dute egoitza txiki bat, «eta 10 metroko aire konprimituzko pistola eta karabina modalitateak bakarrik egiten ditugu bertan». Modalitate olinpikoak dira horiek, baina horiez gain, beste hainbat modalitate daude tiro olinpikoan. «Ezin ditugu, ordea, horiek praktikatu ez dugulako instalazio egokirik. Erakunde publikoei aspalditik eskaera egin genien instalazio egoki batzuk izateko, baina ez dugu erantzunik jaso».

Istripurik ez apenas Platera (herriko jaietan egiten direnak maiz) eta zehaztasun modalitateetan banatuta dago tiro olinpikoa. Armak erabiltzen dira, baina kirolerako bakarrik balio dutenak, «eta ez da istripurik gertatzen kasik; estatistikei begiratzea besterik ez dago». Istripuen oso portzentzaia txikia du, «xakearen parekoa, pentsa; gertatzen dena da gaizki ikusita dagoela. Ni eskolan nengoela hasi nintzen kirol hau praktikatzen. Eibarren elkartzen ginen eskola ezberdinetako ordezkariak txapelketa burutzeko. Orain, berriz, ez da halakorik gertatzen».

Hori dela-eta, Danbada klubean ez dago tiratzaile gazterik, nahiz eta berez 12 urtetik aurrera kirol honetan lehia daitekeen. «Gure taldeko tiratzaileak heldu samarrak dira, eta taldean dauden 40 tiratzaileetatik gutxi aritzen gara txapelketetan».



...edota karabina edo erriflearekin. Bietan ere kontzentrazioa oinarrizkoa da maila ona emateko.